Parrokia eta Inaziotar guneak ezagutzeko bisita turistikoak eskainiko dituzte egunotan

Uztarria.eus 2017ko abe. 5a, 18:07
Besteak beste, bakardadearen kapera bisitatuko dute osteguneko bisitan parte hartzen dutenek.

Bisita gidatuak irekiak eta doakoak izango dira; beraz, nahi duen herritar oro hurbil daiteke horietara. Hala ere, aurrez izena ematea gomendatzen da. Horretarako, Loiolako turismo bulegoarekin jarri behar da harremanetan (943-15 18 78). Juan Bautista Mendizanal historialaria arduratuko da bisitak gidatzeaz.

Ignaziotar Lurraldearen Ezkutuko Altxorrak programaren barruan, bi bisita gidatu eskainiko dituzte datozen egunetan. Aurrena, abenduaren 7an, osteguna, eskainiko dute. Bigarrena, berriz, zapatuan izango da.

Ostegunean, Soreasuko Sebastian Donearen parrokia ezagutzeko irteera egingo dute. Parrokiaren barruan, eliza ikusteaz gain, San Inazioren bataio pontea eta bakardeko kapera bisitatuko dituzte gerturatzen direnek. Hitzordua parrokia atarian jarri dute, 12:00etan.

Bigarren bisita gidatua, zapatukoa, Erdi Aroko almendra txikian barrena egingo dute, eta Inaziotar guneak bisitatuko dituzte hitzordura bertaratzen diren lagunek. Plaza Txikitik, turismo bulegoaren aurretik, irtengo dira parte-hartzaileak, 12:00etan.

Bisita gidatua irekiak izango dira, eta, beraz, nahi duen herritar oro hurbil daiteke horietara. Hala ere, aurrez izena ematea gomendatu dute, Loiolako Turismo Bulegoarekin harremanetan jarrita. Hiru bide daude horretarako: bulegora gerturatzea, i-loiola@urolaturismo.eus helbidera idaztea eta 943-15 18 78 telefonora deitzea. Parte hartzen dutenek ez dute bisitengatik ordaindu beharrik izango.  Juan Bautista Mendizanal historialaria arduratuko da bisitak gidatzeaz.

Ignaziotar Lurraldea izendapenaren barruan dauden Urola Erdia, Debagoiena eta Urola Garaia eskualdeetako "harribitxiak" ezagutzeko sortu zuten programa da Ignaziotar Lurraldearen Ezkutuko Altxorrak. Hiru bailaretako garapen agentziek kudeatzen dute: Debagoieneko Mankomunitateak, Ugasak eta Iraurgi Berritzenek.