Martin Altuna: "Inork ez digu esan momentuz: ‘Hau da txerrikeria egin duzuena'"

Urola Kostako Hitza | Kultura | Artikulua
2017-12-05 11:16

Erokomeri musika taldeak ‘Izan’ aurreneko diskoa aurkeztuko du etzi, 16:20an hasita, Durangoko Azokan. Andoaingo Garate estudioan grabatu dute, eta hamar abesti ditu.

Garagardo batzuk edanez eta elkarri adar pixka bat joz entseatzen dute Erokomeriko kideek, Azpeitiko Zubi Zaharren. “Ondo ez, oso ondo pasatzen dugu”. Josu Furundarena usurbildarra, Miren Cuerdo lasartearra eta Maialen Bastida, Asier Aizpuru, Unai Olaizola, Eider Iturralde eta Martin Altuna (1995) azpeitiarrak dira taldekideak.

Erokomeri aipatuta, eroak eta komeriak datoz burura…

Komeriak ibili ditugu, bai, disko berriari begira. Baina beno, beti aurrera egin behar da. Azken finean, gauza asko egin behar dira disko bat ateratzeko, lan asko, eta ez dugu eduki inongo diskoetxeren laguntzarik. Autoekoizpen bat da lana, guk bakarrik egin dugu dena, eta horregatik izan ditugu komeriak.

Inguruetan kontzertu bat baino gehiago emandakoak zarete, plaza bat baino gehiago alaitutakoak… Orain, lehen diskoa kaleratuko duzue. Nolatan animatu zarete?

Betidanik genuen buruan diskoa ateratzeko ideia, eta, orain, ekonomikoki nahikoa ondo gaudenez, horrelako proiektu bat gauzatzeko aprobetxatu dugu.

Zer aurkituko du zuen diskoa entzuten duenak?

Orokorrean, trikitia oinarri duten kantuak dira, baina gitarrak ere eragin handia du. Ez genuen nahi betiko trikiti disko bat egitea. Gitarrak ere indarra hartzea eta gure estiloa bilatzea nahi genuen, eta egia esan, iruditzen zaigu zerbait berezia egin dugula. Neuk esatea, agian, ez dago ondo baina… [barreak].

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa