Unai Beristainek Sorian jokatutako cross country proba irabazi du

Uztarria.eus 2017ko abe. 5a, 11:24
Unai Beristain larunbateko proban. (U.B.)
Junior mailako proba irabazi zuen azpeitiarrak larunbatean, San Leonardo de Yaguenen. Taldekako sailkapenean ere euskal gidarien taldea nagusitu zen.

Larunbatean cross country proba bat jokatu zuten San Leonardo de Yaguen (Soria, Gaztela eta Leon), eta han izan zen Unai Beristain azpeitiar gidaria. 100 bat lagunek parte hartu zuten junior, senior eta senior C mailetan, eta Beristainek irabazi zuen junior mailako proba.

Taldekako sailkapenean ere lehenen sailkatu zen Beristain; izan ere, euskal gidariek osatutako taldeak irabazi zuen larunbateko taldekako proba, eta bigarren eta hirugarren sailkatu ziren Kantabria eta Asturias.