Oier Alkorta eta Eneko Martija palistak, Gipuzkoako txapeldun

Uztarria.eus 2017ko abe. 4a, 18:33

Oier Alkorta eta Eneko Martija azpeitiarrek 22 urte azpiko Gipuzkoako gomazko pala finala irabazi dute. Joan den ostiralean jokatu zuten partida, eta beste urte batez, txapela janztea lortu zuten herriko bi gazteek. Ikasberri kirol elkarteko palistak nor baino nor aritu ziren Altzatarrako bikotearen aurka, eta markagailuan 25-13 nagusitu ziren azpeitiarrak. Zarauzko Aritzbatalde frontoian jokatuko zuten norgehiagoka, 20:00etan hasita. 

Ez da aurten jantzi duten aurreneko txapela. Izan ere, joan zen urtarrilean Euskal Herriko txapeldun izan ziren Alkorta eta Martija.