Indarkeria matxistaren kontrako Gipuzkoako protokolo berria sinatu du Udalak

Uztarria.eus | Gizartea | Artikulua
2017-12-04 12:58

Foru Aldundian aurkeztu zuten joan den ostegunean "erakunde desberdinen eta gizarte osoaren arteko lanabes partekatu gisa eratu" duten protokoloa. Besteak beste, lurraldeko bederatzi udalek sinatu dute dagoeneko agiria, eta horietako bat da Azpeitia. Eneko Etxeberria alkatea aurkezpenean izan zen, Berastegi, Irura, Legazpi, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Zarautz eta Zumarragako alkateekin batera.

Ostegunean Aldundiaren egoitzan egin zuten rotoloaren aurkezpen ekitaldia. (Gipuzkoako Foru Aldundia)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko lurralde osorako lehenengo protokolo instituzionala aurkeztu zuen joan den ostegunean Gipuzkoako Foru Aldundiak. "Protokolo estandarizatua eta aitzindaria da, eta gure lurraldean emakumeen kontrako indarkeriari erantzun irmoa emateko borondatearen ondorioa", adierazi dute Aldundiaren iturriek.

"Erakunde desberdinen eta gizarte osoaren arteko lanabes partekatu gisa eratu" dute protokoloa. Besteak beste, bederatzi udalekin kontrastatu du egitasmoa Aldundiak; Azpeitia da sinatu duten udaletako bat, eta Eneko Etxeberria alkatea aurkezpenean izan zen, Berastegi, Irura, Legazpi, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Zarautz eta Zumarragako alkateekin batera.

Lehentasunezko arreta ematea biktimei; erantzun azkarra, koordinatua eta eraginkorra ematea; erasotzaileekiko gaitzespena erakustea; eta informazioa kontrastatzeko betebeharra, jendartean alarma ez pizteko, jarduera prebentiboa bultzatzeko eta sentsibilizazioa indartzeko. Horiek dira protokolo berriak bultzatu nahi duen erantzun instituzionalaren oinarrizko printzipioetako batzuk.

Foru Aldundiak protokoloaren aurkezpenean emandako datuen arabera, Gipuzkoan, urte hasieratik eta irailera bitartean, 954 emakumek jasan dute indarkeria matxista, iaz epe berdinean erasoak salatu zituztenak baino 87 emakume gehiagok.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa