Hotzez, baina giro ederrean agurtu dituzte saneloiak Landetan

Uztarria.eus 2017ko abe. 3a, 18:45

Hotza izan da aurtengo protagonistetako bat Landetako San Eloi jaietan. Ostiraletik gaur bitartean, ez du hutsin egin, eta egunero etorri da bisitan. Baina auzotarrek ederki egin diote aurre eguraldiari nahiz hotzari, eta ez da festa girorik falta izan hiru egunetan zehar. Gaur eguerdian bukatu dituzte prestatuta zituzten ekintzak. Azoka, sagardo dastaketa, zezen txikiak eta poniak izan dira, eta dozenaka lagun hurbildu dira Landetara. Bufandak eta txanoak jantzita, giro jatorrean agurtu dituzte saneloiak datorren urtera arte.