Joxe Mari Fernandezek eta Irene Valverdek Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako sarrera bana irabazi dute

Uztarria.eus 2017ko abe. 3a, 18:09
Facebook bidez zuzenean egin du zozketa Uztarriak.

Uztarria bihar jarriko da sarreren irabazleekin harremanetan. 64 bazkidek parte-hartu dute zozketan. Finaleko zortzikoa erabakita, Uztarriak bihar bertan jarriko du martxan finalerako porra. Finala abenduaren 17an, igandez, izango da Barakaldoko BECen.

Uztarria Komunikazio Taldeak gaur, igandea, zozkatu ditu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako sarrerak. Bi sarrera zituen Uztarriak zozketan izen eman zuten 64 bazkideen artean zozkatzeko, eta Joxe Mari Fernandez Caballerok eta Irene Valverde Peñak eskuratu du horietako bana. Uztarria bihar jarriko da harremanetan bi bazkide horiekin.

Finala abenduaren 17an izango da Barakaldoko BECen. Atzo jokatu zen txapelketako azken finalaurrekoa, eta honako zortzi bertsolari hauek izango dira finalean oholtzan: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre. 

Finalean kantuan ariko den zortzikoa erabakita, Uztarriak bihar jarriko du martxan finalerako porra. Argibide gehiago bihar irakurri ahal izango dira webgune honetan bertan.

Egin zaitez bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Horrekin, herritik hasitako proiektua hauspotuko duzu. Horrela, eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero nahi duzun lekuan. Era berean, Uztarriak ateratzen dituen liburuak, ikus-entzunezkoak eta bestelako produktuak jasoko dituzu, baita zozketetan parte hartzeko aukera izan ere. 

Bazkide egin nahi izanez gero, deitu 943-15 03 58 telefonora edo jo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1).