Arria V.ak irabazi du Zalduaren kontrako apustua

Uztarria.eus | Kirolak | Argazki galeria
2017-12-03 14:44

Xabier Orbegozo Arria V.a errezildarrak irabazi du apustua Xabier Zaldua zumarragarraren (Gipuzkoa) kontra, Azpeitiko zezen plazan. Aizkoran hamar kanaerdiko moztu behar izan dituzte, eta, segidan, hamar kilometro (zezen plazari ehun buelta) egin dituzte korrika. Arria V.ak 01:04:23 denboran bukatu ditu lanak, eta ia lau minutuko aldea atera dio Zalduari (01:08:04).

Aizkorako lanetik aurrea hartuta jardun da Arria V.a: lehen kanaerdikoa 01:21 denboran ebaki du errezildarrak, eta 01:43an zumarragarrak. Aizkorako lana 22:34 denboran bukatu du txapeldunak, eta 25:10ean zumarragarrak. Korrikako lana, berriz, ia sei itzuliko abantailarekin hasi du errezildarrak, eta hogei itzuli falta zitzaizkionera arte Zalduaren atzean jarrita aritu da lasterka. 20. itzulia egitera zihoala pasatu egin du Zaldua, eta abantaila gehitzen joan da apustua bukatu duen arte.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa