Soreasu jendez goraino bete da 'Go!azen antzerkira' ikuskizunaren aurreneko emanaldiarekin

Uztarria.eus 2017ko abe. 3a, 14:41

Sarrera guztiak agortuta, jendez lepo bete da Soreasu antzokia, Go!azen antzerkira ikuskizunaren aurreneko emanaldirako. 11:30ean hasi da antzerkia, eta ordurako ez zen apenas lekurik gelditzen antzokian. Haur eta guraso, denek elkarrekin gozatu dute Basakabin jazotako gorabeherekin. Maitasun istoriorik, abestirik eta dantzarik, behintzat, ez da falta izan ordubetetik gora iraun duen ikuskizunean. 

Arratsaldean berriro emango dute Go!azen antzerkira, 16:30ean hasita. Bigarren emanaldirako ere ez da sarrerarik gelditzen.