Saneloiak ospatzen ari dira Landetan

Uztarria.eus 2017ko abe. 2a, 14:41

Landeta auzoan saneloiak ospatzen ari dira. Atzo, abenduak 1, San Eloi eguna ospatu zuten, eta ohi bezala auzotarren bazkaria egin zuten. Gaur, abenduak 2, Erreka Bikek antolatuta mendi bizikleta irteera egitekoak ziren, baina eguraldiagatik bertan behera utzi dute. Ondoren, herri kirol erakustaldia izan da. Kirol festa hori ordubete beranduago hasi da, eguraldi txarra medio egin ala ez egon dira antolatzaileak. Azkenean, ordea, lokal baten barruan egin dute, 13:00etan hasita. Martin Mendizabal, Elias Perez, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Xabier Aranburu Guzta ariktu dira harri jasotzen; aizkoran, berroz, Joseba Otaegi, Julen Alberdi Txikia IV.a, Eneko Otaño eta Mikel Larrañaga. Arratsaldean, berriz, autoen eta kart-en erakusketa egin dute Landetan.

Bihar, abenduak 3, bukatuko dira saneloiak:goizean azoka eta sagardo dastaketa egingo dituzte auzoan, eta txorizo eta hirugiar pintxoak dastatzeko aukera jarriko dute. 12:30ean, berriz, zezen txikiak eta poniak izango dira.