Euskararen Egunari aurrea hartu diote Elkargunean

Uztarria.eus 2017ko abe. 1a, 20:28

Nahiz eta igandean, abenduaren 3an, izango den Euskararen Eguna, euskararen bueltan elkartzeko egunak urteko 365ak direla iritzita, festa txiki bat egin dute gaur, ostirala, Elkargunean. 18:00etan zuten hitzordua jarrita, eta Imanol Albizu bertsolari gaztearen bertsoekin ekin diote prestatutako jaiari. Ondoren, Elkar-ekineko lagunek prestatutako askari ederraz gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek, euskal kantak lagun. Era berean, gaurko hitzordua aprobetxatu dute Errigoraren saskiak banatzeko.