Zumarragako Ospitalak jakinarazi du bere izenean dei faltsuak egiten ari direla erabiltzaileei

Uztarria.eus 2017ko abe. 1a, 16:10

Ospitalearen izenean deitu eta inkesta bat erantzuteagatik zozketa batean parte hartuko dutela esaten diete erabiltzaileei. Hori gezurtatu egin du Zumarragako Ospitalak.

Zumarragako Ospitalak jakinarazi du ohar bidez, ospitalaren izenean erabiltzaileei deiak egiten ari direla egunotan, inkestak erantzuteagatik sariak zozkatzen direla esanaz. Hori “gezurra” dela adierazi dute ospitaletik, eta Ertzaintza jakinaren gainean jarri dutela.