Seaskari laguntza emateko egutegiak jarri dituzte salgai Orkatzen

Uztarria.eus 2017ko abe. 1a, 13:09

Urte berriaren atarian, Seaskak, Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak, egutegiak jarri ohi ditu salgai, hurrengo ikasturterako dirua biltzeko asmoz. Azpeititik ere eman nahi diote laguntza Seaskari, eta horretarako, salgai jarri dituzte izendegi ere bilakatu diren egutegiak Orkatz tabernan. Egutegi bakoitzak 4 euro balio du, eta abenduaren 31ra bitartean egongo dira eskuragarri.