Elurra Azpeitiko kaleraino, aspaldiko partez

Uztarria.eus | Herria | Argazki galeria
2017-12-01 10:31

Gaueko eta goizaldeko euri zaparrada mardulen lekukoa hartu du elurrak gaur goizean Azpeitian. Azken urteetan ez bezala, kaleraino iritsi da elurra, teilatuak, zuhaitzak, ibilgailuak, espaloiak eta bideak zurituz. Elurrak sor ditzakeen arazoei aurre egiteko protokoloa goizetik martxan duela jakinarazi du Udalak. Horren barruan, auzoetako baserri bideak garbitzeko lanekin batera, kalean ere neurriak hartuko dituztela esan dute udal arduradunek, eta herritarrei "adi ibiltzeko" eskatu diete, espaloiak labainkor daudelako.

Trafikoari dagokionez, elurrak moteldu egin du Azpeitia inguruko errepideetako jarioa. Mendateei dagokienez, albiste hau osatzerako orduan Urrakin gorabeherarik ez du erakusten Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailaren Trafikoa.eus webguneak. Azkaraten elurra ari du eta kontuz gidatzeko aholkua eman dute, Mandubian bezala; Elosuan, berriz, kateekin edo neguko gurpilekin bakarrik ibili daiteke; eta Bidania itxita dago ibilgailu astunentzat, eta besteek kateak edo gurpil bereziak behar dituzte.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa