Ikastetxeetan bihar ospatuko dute Euskararen Eguna

Uztarria.eus 2017ko aza. 30a, 16:24

Abenduaren 3a igandea dela eta, bi egun aurreratu dituzte festa giroan egingo dituzten egun osoko egitarauak Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Iraurgi Ikastetxean eta Urola Ikastolan.

Azpeitiko ikastetxeetan jai eguna ez, baina festa eguna izango da biharkoa. Izan ere, abenduaren 3a igandea dela eta, bi egun aurreratu dituzte Euskararen Egunaren ospakizunak Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Iraurgi Ikastetxean eta Urola Ikastolan. Goiz eta arratsaldez hainbat hitzordu eta egitasmo izango dituzte lau eskoletan: musika, dantza, jolasak, kirola, lehiaketak, jaialdiak, ikuskizunak...

Hauek dira abenduaren 1erako prestatu dituzten egitarauak:

Azpeitiko Ikastola Ikasberri

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza:

  • 10:00. Pregoia.
  • 10:15. HHkoek, LH 1 eta 2koek Mari Domingiri ongietorria egingo diote; LH 3koek eta 4koek, berriz, mahai jokoak eta eskulanak izango dituzte; eta LH 5ekoek eta 6koek tailerretan parte hartuko dute.
  • 11:00. Hamaiketakoa.
  • 11:30. Aurpegi margoketa eta jolasak, HHkoentzat eta LH 1 eta 2koentzat.
  • 15:15. Ipuin kontaketa HHkoentzat, eta Gabonetako apaingarriak LH 1 eta 2koentzat.
  • 15:30. Jolasak, HHkoentzat.
  • 16:00. Herri kirolak, LH 4, 5 eta 6koentzat.
  • 16:30. Gabonetako zuhaitzaren apainketa.

(Eguraldiaren arabera, aldaketak egon daitezke)

DBH eta Batxilergoa:

  • 10:00. Pregoia.
  • 10:30-12:00. Pilota, saskibaloi eta futbol partidak jokatuko dituzte DBH 3koek.
  • 11:00-11:30. Aulki jolasak eta paperezko hegazkin lehiaketa, DBH 4koentzat.
  • 11:30. Hamaiketakoa.
  • 11:30-12:30. Ikastolen mugimenduak 100 urte dokumentala, erabilera anitzeko gelan.
  • 11:30-12:30. DBH 1ekoek aurpegiak margotuko dizkiete HHkoei eta LHkoei, eta DBH 2koek antolatuko dituzte HHkoentzako eta LHkoentzako jolasak..
  • 12:45. Bazkaria.
  • 13:30. Batxiler 2koen show-a.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai

Goizean:

  • Euskal musika.
  • Ikastolaren apainketa.
  • Irratsaio berezia: abestiak, bertsoak, esaera zaharrak , euskal kantak...
  • Irteerak.
  • Ipuin kontaketak, bideoak.
  • Idazlea gelan.
  • Marrazkiak.
  • Dantzak.
  • Euskal abestiak.

Arratsaldean:

  • Euskal musika.
  • Dantza: Erre zenituzten.
  • Jolasak.
  • Askaria.

Iraurgi Ikastetxea

Haurreskola eta Haur Hezkuntza:

  • 09:30. Jolastokian elkartuta, eskolako lelo berria aurkeztuko dute, eta ondoren, euskarari buruzko abestiak kantatuko dituzte, ekitaldia kalejira batekin bukatu aurretik.
  • 10:00. LH 1 eta 2koen emanaldia.
  • Ondoren, HHkoek banderatxoak egingo dituzte Amestutako tokian, euskara oinarrian leloarekin.
  • 15:00. HHkoen dantza emanaldia.
  • Jarraian, aurpegi margoketa.
  • Amaitzeko, euskal kantuak abestuz eta banderatxoak astinduz agurtuko dute eguna.

Lehen Hezkuntza:

  • 10:00. LHko 1. eta 2. mailetakoak Haurreskolakoenaga eta HHkoengana joango dira, emanaldia egitera.
  • 11:30. Euskararen Eguneko jaialdia: manifestuaren irakurketa, eta bertso, dantza eta abesti emanaldia.
  • 15:40-16:40. Herri kirolak, LH 1 eta 2koentzat.
  • 16:00-17:00. Bigarren eta hirugarren ziklokoek Euskal Olinpiadak egingo dituzte.

DBH eta Batxilergoa:

  • 11:15. Jolas orduan, trikitilariak.
  • 11:30. Bertso saioa, DBH 4koek.
  • 11:45. Ginkana, DBH 1ekoentzat.
  • 12:00. Apaizac obeto dokumentala, DBHO 1. eta 2. mailetakoentzat.
  • 12:15. DBH 2 eta 3ek astean zehar egindako Jakin Malutak lehiaketaren finala.

Urola Ikastola

DBH 1. eta 2. mailetako ikasleak:

  • Lehen saioan klasea.
  • Imanol Ituiño magoaren ikuskizuna, Soreasu antzokian.
  • Lasaora ibilaldi neurtua.

DBH 3. eta 4. mailetako ikasleak:

  • Lehenengo bi saioetan klasea.
  • Imanol Ituiño magoaren ikuskizuna, Soreasu antzokian.
  • Euskal jokoak.

Irudi lehiaketa: aurtengo leloa Euskaraz bizi nahi dut da. DBH 1eko ikasleek egin dituzte lanak eta, dagoeneko, erakusketa ikastolan dago ikusgai.