Igandean zozkatuko ditu Uztarriak Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako sarrerak

Uztarria.eus | Uztarriaeus | Artikulua
2017-11-29 15:26

Uztarriak bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Komunikazio taldeak igande arratsaldean egingo du zozketa, eta zuzenean ikusgai izango da Facebook bidez. Zozketan parte hartu nahi duenak mezu bat bidali behar du uztarriazozketak@gmail.com bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zehaztuta. Astelehenean, berriz, bertso-porra abiatuko da uztarria.eus atarian.

Abenduaren 17an BECen jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak igandean, kanporaketa guztiak amaitu ostean. Zuzenean emango du Uztarriak zozketaren unea, Facebooken. Ondoren, webgunean jakinaraziko ditu irabazleak.

Sarreren zozketan parte hartzeko, ezinbestekoa da Uztarriaren bazkidea izatea. Zozketan parte hartu nahi dutenek mezu bat bidali beharko dute bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta uztarriazozketak@gmail.com helbidera. Azaroko aldizkariko publizitatean akatsa dago, eta helbide zuzena hau da: uztarriazozketak@gmail.com.

Joan den urriaren 15ean saldu ziren azken sarrerak. Behin aretoko aforoa beteta ez du sarrera gehiagorik salgai jarriko Bertsozale Elkarteak.

Egin zaitez bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Horrekin, herritik hasitako proiektua hauspotuko duzu. Horrela, eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero nahi duzun lekuan. Era berean, Uztarriak ateratzen dituen liburuak, ikus-entzunezkoak eta bestelako produktuak jasoko dituzu, baita zozketetan parte hartzeko aukera izan ere. 

Bazkide egin nahi izanez gero, deitu 943-15 03 58 telefonora edo jo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1). 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa