Xabier Orbegozo 'Arria V'.a: "Apustua irabazteko esperantza guztia daukat"

Uztarria.eus 2017ko aza. 29a, 13:44
Xabier Orbegozo 'Arria V'.a
Arria V.ak eta Xabier Zalduak apustua jokatuko dute igandean, Azpeitiko zezen plazan. Hamar kanaerdiko ebaki eta hamar kilometro egingo dituzte korrika, 12:00etan hasita. 4.000 euro jarri ditu alde bakoitzak. Urola Kostako Hitzak Arria V.arekin hitz egin du.

Xabier Orbegozo Arria V.a errezildarrak eta Xabier Zaldua zumarragarrak (Gipuzkoa) apustua jokatuko dute igandean, Azpeitiko zezen plazan. 12:00etan hasiko da norgehiagoka; aizkoran hamar kanaerdiko moztu beharko dituzte, eta, gero, hamar kilometro egingo dituzte korrika –zezen plazari ehun buelta–. Bakoitzak 4.000 euro jarri ditu jokoan.

Arria V.ak "azken egunetako tentsioa" sumatzen duen arren, "gogotsu" dago iganderako. Prestatzerakoan "ohiko gorabeherak" izan baditu ere, azken boladan ondo sentitzen dela dio. "Uste dut egunera ondo iritsiko naizela, oso ondo". Azaldu duenez, askotan egin du igandeko proba osorik, eta "emaitza onak" lortu ditu. "20 kanaerdiko moztu eta 20 kilometro korrika egindakoa naiz, baina horrek ez du ezer esan nahi, 10 kanaerdiko eta 10 kilometro ere nahikoa apustu bada, eta azkar egin behar da, gainera".

Irakurri albiste osoa Urola Kostako Hitzaren webgunean.