Sobiertar Batasunaren inguruko jardunaldiak egingo dituzte asteburuan Gaztetxean

Uztarria.eus | Gizartea | Artikulua
2017-11-29 10:16

Ostiralean eta zapatuan egingo dituzte jardunaldiak Gaztetxean. Aimar Uribesalgo eta Jon Kortazarrek solasaldiak eskainiko dituzte, eta horiez gain fanzine erakusketa eta 'Maxuxta leninista' poesia errezitaldia prestatu dituzte.

Joan den azaroan 100 urte bete ziren Iraultza Sobietarra piztu zela, eta horren harira, 1917-2017: Ereindako borroketatik iraultza loratuz hitzaldi zikloa prestatu zuten Azpeitiko Gaztetxeak, Piztuk, Zestoako Gaztetxeak, Zumaiako Iparrak eta Zarauzko Gaztetxeak, elkarlanean. Hilabete osoan zehar herriz herri langile borrokaz aritu osoan, abenduan sartzearekin batera, Sobiertar Batasunaren inguruko mintegiei ekingo diote.

Abenduaren 1ean, ostirala, fanzine erakusketa izango da Azpeitiko Gaztetxean, eta jarraian, 18:30k aldera, Aimar Uribesalgok Leninen estatua eta iraultzaren gaineko eztabaida tesia aurkeztuko du. 21:00etan afaria egingo dute. Eguna amaitzeko, 22:00etan, Maxuxta Leninista poesia emanaldia eskainiko dute.

Zapatuan jarraituko dute jardunaldiekin, goizetik hasita. 11:00etan, 1917-21 sobietar langile botere erreal bezala, estatu artikulazioa eta gerra komunismoa hitzaldia eskainiko du Jon Kortazarrek. Ondoren, 14:00etan, bazkaltzeko tartea hartuko dute, eta arratsaldean jarraituko dute prestatutako ekintzekin. 17:00etan Aimar Uribesalgok hartuko du berriro eskainiko du Sobietar Batasunari kritika ikuspegi ekologistatik hitzaldia. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa