'Go!azen 4.0' antzezlanerako sarrerak agortu dira

Uztarria.eus 2017ko aza. 28a, 19:10

Igandean bi saio eskainiko dituzte Soreasun; aurrena, 11:30ean hasiko da, eta, bigarrena, 16:30ean. Guztira, 500 sarrera saldu dituzte.

Go!azen 4.0 antzezlana ikusi ahal izango da igandean, abenduak 3, Soreasu antzokian, eta dagoeneko sarrera guztiak agortu dira. Azaroaren 8an jarri zituzten sarrerak salgai, eta Internet bidez nahiz Soreasuko lehiatilan izan da horiek eskuratzeko aukera. Guztira, 500 sarrera saldu dituzte. Sarrerak 7 euroan erosi dituzte herritarrek, eta kultur bonoa dutenek, erdi prezioan.

Antolatzaileen arabera, "aurrekoa bezala, umorez beteriko antzerki obra musikala izango da". Hain zuzen ere, telebistan ikusten diren istorio eta gorabeherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna izango da. Bi saio eskainiko dituzte igandean; aurrena, 11:30ean hasiko da, eta 16:30ean, bigarrena.