Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe bigarren, Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXVI. Txapelketan

Uztarria.eus 2017ko aza. 28a, 10:52
Behean ezkerretik aurrena da Arbeo eta bigarrena Ibabe. Igandeko txapelketako gainerako parte-hartzaileekin.

Herenegun, igandea, jokatu zen txapelketa Zaldibarren. Irabazleak baino 0,10 puntu gutxiago batu zituzten Arbeok eta Ibabek, eta bigarren sailkatu ziren. Dena den, Bizkaiko Trikitixa saria jaso zuten, pieza horren balorazioan puntu gehien bilduta. Beste azpeitiar batek ere parte hartu zuen txapelketan: Enaitz Alberdi pandero-jotzailea. Alberdi Lierni Tolosarekin lehiatu zen, eta bosgarren sailkatu ziren. Guztira, sei bikote lehiatu ziren.

Eneko Arbeo soinu-jotzaile azpeitiarrak eta Mireia Ibabe pandero-jotzaile bergararrak bigarren egin zuten herenegun, igandea, Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXVI. Txaoelketan. Zaldibarko (Bizkaia) Olazar pilotalekuan jokatu zuten txapelketa, eta sei bikotek parte hartu zuten. Txapelketa Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta zumarragarrek irabazi zuten, Arbeok eta Ibabek baino 0,10 puntu gehiago batuta. Hain zuzen ere, irabazleek 126,85 puntu jaso zituzten, eta 126,75 puntu bigarrenek.

Bizkaiko Trikitixaren saria ere banatu zuten atzoko txapelketan, eta hori Arbeo eta Ibabe bikoteak eskuratu zuen; izan ere, 31,75 puntu bildu zituzten pieza horrekin. Arbeoz gain, beste azpeitiar batek ere parte hartu zuen txapelketan: Enaitz Aberdi pandero-jotzaileak. Bosgarren sailkatu ziren Lierni Tolosa eta Alberdi, 110,70 punturekin.

Honako hau izan zen atzo jokatutako Euskal Herriko Txapelketako sailkapena:

1.- Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta (126,85 puntu)

2.- Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe (126,75 puntu)

3.- Aitor Uzkudun eta Naiara Urresti (119,70 puntu)

4.- Eider Tolosa eta Lierni Tolosa (118,60 puntu)

5.- Lierni Tolosa eta Enaitz Alberdi (110,70 puntu)

6.- Izaro Oleaga eta Jurgi Ituarte (104,20 puntu)