Sokamuturraren 500. urteurrenaren ospakizunerako proposamenak egiteko aukera eskaini du herri batzordeak

Uztarria.eus | Herria | Artikulua
2017-11-27 18:05

Urtarrilaren 3an emango dute bosgarren mendeurrena ospatzeko antolatutako ekintzen berri. Ideiaren bat dutenek beren ekarpenak bidal ditzakete herri batzordearen helbide elektronikora.

Azpeitiko sokamuturrean hartutako irudia. (Alberto Beloki)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Datorren urtarrilaren 3an aurkeztuko du '2018an Azpeitiko sokamuturrak 500 urte' ospakizunaren egitaraua, sokamuturraren bosgarren mendeurrena ospatzeko sortutako herri batzordeak.

"Mendeurrena ospatzea merezi duelakoan" osatu zuten herri batzordea Zezen Beltz Elkarteak, lehengo eta gaurko sokamutilek, Azpeitiko Argazki Elkarteak, Musika Bandak, Udalak eta hainbat sokamuturzalek. Batez ere, 2018ko urtarrilaren 13tik otsailera 13ra –Astearte Karnabala– artean ospatuko dute bosgarren mendeurrena, eta egitaraua osatzeko, herritarrek beren proposamenak egiteko aukera dutela gogoratu du herri batzordeak. Ideiaren bat dutenek, ekarpena egin dezakete sokamuturra500@gmail.com helbidera mezua bidalita.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa