Bakarrizketa saio umoretsua izango da ostiralean, Pikua tabernan

Uztarria.eus 2017ko aza. 27a, 18:19

Pikua tabernak bakarrizketa saioa antolatu du ostiralerako. Mirari Martiarena izango da gonbidatua, eta #Mirarikeriak, "Komilla tartin" bakarrizketa umoretsua eskainiko du, 23:00etan hasita. Oiartzuarra kazetaritza nahiz bertsolaritza munduan aritutakoa da, eta aurten egin du umorearen aldeko apustua. Saioa irekia izango da, eta interesa duen herritar oro hubil daiteke oiartzuarraren emanaldiaz gozatzera.