Urola Gustagarrik bat egin du Errezil Sagarren Astearekin

Uztarria.eus 2017ko aza. 27a, 12:24

Errezil sagarra oinarri hartuta, liburuxka bat kaleratu dute elkarlanean Urkomek, Iraurgi Berritzen garapen agentziak, Ibarbi Errezilgo Errezil sagarraren elkarteak, Errezilgo Udalak eta Errezilgo Azokak. Urola Gustagarrik adierazi duenez, Errezil sagarra "eskualdeko produkturik garrantzitsuenetako eta ezagunetako bat da", eta liburuxkarekin produktuari "balioa" eman nahi diote".

Aurten, Iraurgi Berritzek eta Urkomek abiatutako Urola Gustagarri ekimenak bat egin du Errezil Sagarraren Astearekin. Urola Gustagarriren xedea da eskualdeko ekoizleen eta jatetxeen jardunak bateratzea eta, bertako produktuei balioa emanda, aisialdi eta turismo eskaintza berri bat ematea. Horregatik batu da Urola Gustagarri errezilgo sagarra erdigunean jartzen duen egitasmora. 

Joan den ostiralean aurkeztu zituzten Errezil Sagarraren Astearen bueltan prestatutako ekintzak eta proiektuak, tartean, errezilgo sagarra oinarri duen liburuxka. Elkarlanean aterako dute liburua Urkomek, Iraurgi Berritzenek, Ibarbi Errezilgo Errezil sagarraren elkarteak, Errezilgo Udalak eta Errezilgo Azokak. Urola Gustagarritik adierazi zutenez, Errezil sagarra "eskualdeko produkturik garrantzitsuenetako eta ezagunetako bat da", eta liburuxkarekin produktuari "balioa" eman nahi diote".

Urkome Urola Kostako landa eremuen garapenaren alde lan egiten duen elkartea da. Iraurgi Berritzen, berriz, eskualdeko garapen agentzia. Azpeitiko Udala bi elkarteetako kide da.