Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza bigarren, Euskal Herriko Bikote Gazteen Dantza Suelto Txapelketan

Uztarria.eus 2017ko aza. 27a, 14:56

Guztira, 21 bikote lehiatu ziren atzo jokatutako txapelketan, eta azpeitiar dantzari gazteak nabarmendu ziren sailkapenean. Izan ere, bigarren sailkatuen atzetik, hirugarren postua eskuratu zuten June Elortzak eta Eneko Sarasuak. Laugarren postua, berriz, Elaia Elorzak eta German Aranburuk eskuratu zuten, eta bosgarren gelditu ziren Enara Arrizabalaga azpeitiarra eta Iker Sarasua azkoitiarra.

Atzo, azaroak 26, jokatu zen Euskal Herriko Bikote Gazteen 40. Dantza Suelto Txapelketa, Bergarako Udal pilotalekuan. Azpeitiko hainbat dantzarik hartu zuten parte bertan, eta aurreneko postuetan sailkatzea lortu zuten, gainera. 

Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza azpeitiarrek bigarren postuan sailkatzea lortu zuten, Maider Aginaga eta Iker Belintxon lezoarren atzetik. Horiek txapelketa irabazten duten hirugarren aldia da aurtengoa. Azpeitiko bikotearen atzetik, hirugarren postuan, June Elortza eta Eneko Sarasua sailkatu ziren. Laugarren postua, berriz, Elaia Elorza eta German Aranburu azpeitiarrek eskuratu zuten, eta bosgarren gelditu ziren Enara Arrizabalaga azpeitiarra eta Iker Sarasua azkoitiarra.

Guztira, 21 bikote lehiatu ziren Bergaran, eta urtero egiten duten moduan bikote bakoitzak fandango bat eta arin-arin bat dantzatu behar izan zuen.

Sailkapena, osorik, hemen:

  • 1. Saria: garaikurra, txapela, zapia eta 180 euro. Maider Aginaga eta Iker Belintxon (Lezo).
  • 2. Saria: garaikurra eta 160 euro. Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza (Azpeitia).
  • 3. Saria: garaikurra 150 euro. June Elortza eta Eneko Sarasua (Azpeitia-Azkoitia).
  • 4. Saria: garaikurra 140 euro. Elaia Elorza eta German Aranburu (Azpeitia).
  • 5. Saria: garaikurra eta 130 euro. Enara Arrizabalaga eta Iker Sarasua (Azpeitia-Azkoitia).

Jantzi egokienari saria: garaikurra. Olatz Azkue eta Mattin Etxebeste (Lezo-Oiartzun).