Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketaren lehen fasera sailkatu da Ilunpe

Uztarria.eus 2017ko aza. 27a, 13:23
Ilunpeko Apazetxeak eta Uzkudunek 22 14 irabazi zieten Atuxari eta Galarzari. (Pilotabizi)

Ilunpek larunbatean jokatu zituen aurretiazko faseko partidak Galdakaoko Adiskide taldearen kontra. Partida guztiak irabazi zituzten azpeitiarrek.

Euskal Herriko Kluben Arteko IV. Txapelketaren aurretiazko fasea jokatu zen larunbatean Azpeitiko Frontoi Txikian. Ilunpek eta Galdakaoko Adiskide taldeak neurtu zituzten indarrak, eta azpeitiarrek lortu zuten txapelketaren lehenengo fasera sailkatzea, partida guztiak irabazi ostean.

Hiru partida jokatu zituzten guztira: lau eta erdiko partidan, Iriarte 18-16 nagusitu zen Legorbururen aurka; buruz burukoan, Egiguren azpeitiarrak ere ozta-ozta irabazi zion Carrerasi. 18-17 geratu zen haien partidaren markagailua; azkenik, binakakoan, Apazetxea eta Uzkudun Ilunpeko jokalariek 22-14 irabazi zuten Atutxa eta Galarzaren kontra.