'Maurizia' ikuskizunarekin jaitsi dute aurtengo Euskal Antzerki Topaketen teloia

Uztarria.eus 2017ko aza. 26a, 20:20

Aukeran Dantza konpainiaren Maurizia ikuskizunarekin bukatu dira aurtengo Euskal Antzerki Topaketak. Maurizia Aldeiturriaga (1904-1988) bizkaitar pandero-jotzailearen bizitza irudikatu dute Aukeran konpainiako hamaika dantzarik, Edu Muruamendiarazen zuzendaritzapean, gaur, igandea, 18:00etan hasita Soreasun eskaini duten Maurizia emanaldian.

Azaroaren 1ean hasi ziren XXXV. Euskal Antzerki Topaketak, Antzerki Eskolen Egunarekin, eta hiru asteko ibiliaren ondoren, gaur iritsi dira azken txanpara. Askotariko obrak ikusi ahal izan dira, haurrentzako eta helduentzako antzezlanak, ikasleei zuzendutako antzerkiak eta V. Antzerki Eskolen Eguna, besteak beste.

Hona hemen Maurizia ikuskizuneko hainbat irudi: