90 urte egin dituzten herritarrak omendu dituzte Baigerak eta Udalak

Uztarria.eus 2017ko aza. 26a, 19:38

Urtero legez, 90 urte bete dituzten edo betetzear diren herritarrak omendu dituzte Baigera jubiltuen elkarteak eta Azpeitiko Udalak. Gaur, azaroak 26, egin dute bazkaria Kirurin, eta omendutako 39 azpeitiarretatik 13 izan dira bertan. Guztiek Mikel Sanjuanek landutako makila bana jaso dute Eneko Etxeberria alkatearen eskutik. Honako hauek dira gaur omenaldia jaso duten herritarrak: Josefa Zubiaurre, Pedro Etxezarreta, Catalina Galarraga, Mari Carmen Eizmendi, Joakin Larrañaga, Celestina Azkue, Juan Arregi, Bittori Esnaola, Jesus Sagarna, Ana Maria Baquero, Pakita Agirre eta Felipa Aranbarri.

Omenduen senideak ere izan dira omenaldian, eta baita udaleko zinegotzi batzuk ere. Giro ederrean igaro dute eguna bertaratu diren guztiek.