Mikel Larrañaga Urrezko Aizkolarien Kopatik kanpo gelditu da

Uztarria.eus 2017ko aza. 26a, 15:42
Mikel Larrañaga atzoko kanporaketan. (Ibon Errazu)

Urrestillako Txikuri pilotalekuan jokatu zuten kanporaketa. 12 enbor ebaki behar izan zituzten, eta Larrañagak baino 11 segundo lehenago bukatu zituen lanak Jon Rekondok. Horrenbestez, azpeitiarra txapelketatik kanpo geratu da, eta Rekondok Iker Vicenteren aurka neurtuko ditu indarrak finalerdietan.

Mikel Larrañaga azpeitiarra Eusko Label Saria Urrezko Aizkora Kopatik kanpo gelditu zen atzo, Jon Rekondoren aurkako norgehiagoka galdu ostean. Atzo jokatu zuten kanporaketa Urrestillako Txikuri pilotalekuan, eta segundo gutxi batzuen aldearekin, baina Rekondok lehenago bukatu zituen lanak. 12 enbor ebakitzeko 23 minutu eta 57 segundo behar izan zituen Rekondok, eta 24 minutu eta 08 segundo Larrañagak. Beraz, egin beharreko lanak 11 segundo lehenago bukatuta, Rekondok lortu du finalerdietan Iker Vicenteren aurka aritzeko txartela.