Futboleko Euskal Selekzioak Garmendipen entrenatu du

Uztarria.eus 2017ko aza. 24a, 19:04

Futboleko Euskal Selekzioak Garmendipe futbol zelaian entrenatu du gaur, ostirala, arratsaldean. Bihar, 17:00etan, Eibarko Ipurua futbol zelaian jokatuko dute partida Txekiaren kontra. Iñigo Juaristi hautatzaileak hemezortzi jokalari deitu ditu: Athleticeko 11, Realeko sei eta Bartzelonako bi.