Abenduaren 5ean itxiko da Gabonetako erakusleiho lehiaketan parte hartzeko izen-ematea

Uztarria.eus 2017ko aza. 24a, 15:06
2015eko erakusleiho lehiaketaren irabazleak.

Erakusleiho onenaren saria eskuratzen duenak 600 euro jasoko ditu. Bigarren saria jasotzen duenak, aldiz, 400 euro, eta hirugarren saridunak 200 euro. Azpeitiko saltoki guztiek dute parte hartzeko aukera, Bertan Merkatari Elkarteko kide izan edo ez.

Dagoeneko eman daiteke izena Gabonen bueltan Udalak eta Bertan merkatari elkarteak antolatzen duten erakusleiho lehiaketarako. Parte hartu nahi dutenek, abenduaren 5a baino lehen egin beharko dute izen-ematea Bertan Merkatari Elkartearekin edo Azpeitiko Udaleko kultur sailarekin harremanetan jarrita (kultura@azpeitia.eus). Azpeitiko saltoki guztiek dute parte hartzeko aukera, Bertan Merkatari Elkarteko kide izan edo ez.

Abenduaren 12rako erakusleihoek prest egon beharko dute eta ondoren, abenduaren 19an, jakinaraziko dituzte irabazleak sari banaketa ekitaldian. Erakusleiho onenaren saria eskuratzen duenak 600 euro jasoko ditu. Bigarren saria jasotzen duenak, berriz, 400 euro, eta hirugarren saridunak 200 euro.

Epaimahaiak "dekorazio artistiko eta onenak" baloratuko ditu. Horregatik, erakusleihoek Gabonei erreferentzia egiten dioten elementuak erabili beharko dituzte. Honoko puntuak hartuko ditu kontutan epaimahaiak: Lehen inpresioa; konposizioa; berrikuntza, sormena eta originaltasuna, produktu edo zerbitzu ezberdinen esposizio eta integrazioa; argiztapena eta koloreen konbinaketa. Bertan merkatari elkarteko ordezkari bat, Udaleko zinegotzi bat eta aditu bat izango dira epaimahaikideak.

Sari banaketa abenduaren 20an izango da, udaletxean. Iaz, Amelie erropa dendak irabazi zuen erakusleiho lehiaketa.