Eneko Arbeo eta Enaitz Alberdi Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXVI. txapelketaren finalean izango dira

Uztarria.eus 2017ko aza. 24a, 13:00

Igandean jokatuko da finala, Zaldibarko Olaza pilotalekuan. Sariketa 17:30ean hasiko da eta oholtzara igoko dira trikitilari eta pandero-jotzaile bikote gazteak.

Eneko Arbeo eta Enaitz Alberdi azpeitiarrek parte hartuko dute igandean jokatuko den Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXVI. txapelketaren finalean. Sariketa Zaldibarren jokatuko da, Olazar pilotalekuan, eta trikitilari eta pandero-jotzaile bikote gazteak igoko dira oholtzara, 17:30ean hasita. Alberdi pandero-joleak bikotekide izango du Lierni Tolosa trikitilari hernaniarra. Arbeo, berriz, Bergarako Mireia Ibabe pandero-jotzailearekin batera igoko da oholtzara.