Kamioiei altuera muga jakinarazteko seinalea jarri dute Juan XXIII kalean

Uztarria.eus 2017ko aza. 23a, 18:38

Juan XXIII kalean kamioiei altuera muga jakinazteko seinalea jarri dute. Eroski supermerkatua ireki berri dute kale horretan, eta hara produktuak eramatera joaten diren kamioiei kale jakin horretatik igarotzeko altuera muga zein den jakinarazteko jarri dute seinalea. Izan ere, kale horretan hainbat etxebizitza bloke daude, eta kamioiek etxeetako balkoien kontra ez jotzeko hartu dituzte neurriok. Hiru metroko altuera pasatzen duten ibilgailuek Frantziskanetako komentuaren ondoko errepidetik joan beharko dute Juan XXIII kalera.