Gaixorik dauden presoek jasaten duten "muturreko egoera" salatzeko elkarretaratzea egingo du Sarek bihar

Uztarria.eus 2017ko aza. 23a, 17:46

Azken ostiralero egin bezala, bihar, azaroak 24, elkarretaratzea egingo du Azpeitiko Sarek. 19:00tan hasita, plazan. Preso gaixoek jasaten duten "muturreko egoera" salatuko dute elkarretaratzean. Azpeitiko Sarek gogoratu du gaixo zegoen Belen Gonzalez presoa zendu zela joan den astean. Horrez gain, "Espainiako gobernua beste hainbat preso heriotzaren mugaraino eramaten" ari dela salatu du sarek, Ibon Iparragirre presoaren kasua adibide bezala jarrita. 

Joseba Segurola 'Xegu'-ri argazkia

Bestalde, Kalera dinamikak deituta, Joseba Segurola Xegu preso azpeitiarra zoriontzeko argazkia aterako dute bihar. Hitzordua 19:30ean jarri dute, Sareren elkarretaratzearen ondoren, plazan.