Zazpi langabetu kontratatuko ditu Udalak, aldi baterako lanetarako

Uztarria.eus 2017ko aza. 23a, 14:56

Formaziorako dinamizatzailea, imigrazio eta hirugarren adineko teknikaria, merkataritzako teknikaria, transparentzia teknikaria eta ingurumen hezitzailea eta brigadako aritzeko bi pertsona kontratatuko dituzte, Lanbideren bitartez. Oraingoz, formaziorako dinamizatzaile lanetan eta hirugarren adinerako teknikari bezala aritzeko eman daiteke izena. Hilaren 27a izango da horretarako azken eguna

Azpeitiko Udalak zazpi langabetu kontratatuko ditu aldi baterako, Lanbideren bidez. Eskualdeko Enplegu sustapen planaren barruan, Azpeitiko Udalaren izenean eskatutako aldi baterako 11 lanpostu sortzea onartu zuen Lanbidek, erakunde horrek urtero eman ohi dituen diru-laguntzen bidez. Lanpostu kopuru horretatik zazpi Azpeitian sortuko dira. Formaziorako dinamizatzailea, imigrazio eta hirugarren adinerako teknikaria, merkataritzako teknikaria, transparentzia teknikaria eta ingurumen hezitzailea eta brigadako aritzeko bi pertsona kontratatuko ditu Udalak. Lanbideren bidez egingo diren kontratazio horietarako ezinbestekoa da Lanbiden izena emanda egotea.

Oraingoz, formaziorako dinamizatzaile lanetan eta hirugarren adinerako teknikari bezala aritzeko eman daiteke izena, eta azaroaren 27a izango da horretarako azken eguna. Gainerako lanpostuetarako kontratazioak aurreraro zabalduko dituzte. 

Merkataritzako teknikari aritu nahi dutenek, transparentzia teknikariek nahiz ingurumen hezitzaileek azaroaren 27tik abenduaren 4 arte izango dute Lanbiden izena emateko aukera. Brigadan aritu nahi duten langabeek, aldiz, hilaren 28tik abenduaren 13a bitartean egin dezakete izen-ematea. 

  • Hemen formaziorako dinamizatzailearen lan eskaintza.
  • Honako loturan, berriz, migrazio eta hirugarren adinerako teknikariaren lan eskaintza.