Jon Gurrutxaga bertsolariak Hernandorena Sariketako finalean kantatuko du zapatuan

Uztarria.eus 2017ko aza. 23a, 11:04
Jon Gurrutxaga.

Zapatuan izango da finala 21:00etan, Baionako Zizpa gaztetxean. Gurrutxagarekin batera izango dira oholtzan Aratz Igartzabal, Nahia Sasco, Maider Arregi, Maialen Akizu eta Aitor Servier.

Hernandorena Sariketako finala larunbatean izango da Baionako Zizpa gaztetxean, 21:00etan hasita, eta sei bertsolari ariko dira kantuan; tartean, Jon Gurrutxaga azpeitiarra. Harekin batera izango dira oholtzan Aratz Igartzabal, Nahia Sasco, Maider Arregi, Maialen Akizu eta Aitor Servier.

Urriaren 27an hasi zen txapelketa, eta hiru kanporaketa jokatuta, finalaren atarian dira bertsolariak. Guztira, 18 bertsolarik parte hartu dute lehian. Hirugarren kanporaketan, Itsasukoan, abestu zuen Gurrutxaga azpeitiarrak azaroaren 17an, eta han lortu zuen finalerako txartela.