Euskal kantutegiko abestiak, musikarien eguna ospatzeko

Uztarria.eus 2017ko aza. 22a, 21:52

Gaur, azaroak 22, Santa Zezilia eguna da, musikarien eguna. Gaurko egunez urtero egin moduan, aurten ere kontzertua eskaini du Juan Antxieta musika eskolak. Aurrena, Musikalean egitasmoa plazara eraman dute musika eskolako ikasleek, eta ondoren, kontzertua eskaini dute Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Haurrak, gaztetxoak eta musika eskolako irakasleak ez ezik, oholtzara igo dira gurasoak, San Martin egoitzako egoiliarrak, Atzegiko lagunak, Kantujirakoak, Kulturaz kooperatibakoak, Kultur Mahaikoak eta Udaleko zinegotziak- Guztiek euskal kantutegian ezagunak diren abestiak kantatu dituzte ordu bete pasatxo iraun duen emanaldian, beraien eguna giro ederrean ospatuz.