Udalak adierazi du telefono linea eta Internet zerbitzua "lehenbailehen" konpontzeko gestioak egiten jarraituko duela

Uztarria.eus 2017ko aza. 22a, 14:24

200 metro kable lapurtu dituzte, eta horren eraginez, Internet eta telefono linea finkoaren zerbitzuak eten dira Matxinbentan, Nuarben eta Urrestillan.

Udalak jakinarazi duenez, azken egunetan, Urrestillako, Nuarbeko eta Matxinbentako hainbat bizilagun kexatu dira telefono linea finkorik eta Internetik gabe zeudelako. Udalak "hainbat gestio" egin ondoren, adierazi du kable lapurretak sortu duela arazoa. Izan ere, guztira, 200 metro kable ostu dituzte, eta horren ondorioz eten da zerbitzua, Telefonicak Udalari esan dionez. Hori hala, Udalak adierazi du Telefonicak arazoa "lehenbailehen" konpontzeko gestioak egiten jarraituko duela.