Juan Antxietako ikasleek kontzertua eskainiko dute gaur

Uztarria.eus 2017ko aza. 22a, 11:03
2016ko Santa Zeziliako argazkia.

Gaur, Santa Zezilia eguna, Juan Antxieta musika eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Aurretik, 18:30ean, Musikalean egitasmoa egingo dute plazan.

Larunbatean hasi ziren Santa Zezilia egunaren bueltako ospakizunak, Udal Musika Bandak Azoka Plazan eskaini zuen kontzertuarekin. Ez dira bukatu, baina, musikarien egunaren harira prestatu dituzten egitasmoak. Gaur, Santa Zezilia eguna, Juan Antxieta musika eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Lehenago, 18:30ean, Musikalean egitasmoa kalerat aterako dute ikasleek eta irakasleek; hain zuzen ere, plazan egingo dute saioa.