Oihana eta Maitane Goenaga, Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketara

Uztarria.eus 2017ko aza. 22a, 10:57
Omar Urbieta, Oihana Goenaga eta Maitane Goenaga. (Izarraitz)

Omar Urbieta entrenatzailearen gidaritzapean ariko dira Goenaga ahizpak. Guztira, 513 igerilarik hartuko dute parte azaroaren 23tik 26 jokatuko den txapelketan.

Datorren asteburuan, azaroaren 23tik 26ra bitartean, LXI. Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketa jokatuko da Bartzelonan (Katalunia). 513 igerilarik hartuko dute parte bertan, eta han izango dira Izarraitz igeri elkarteko Oihana Goenaga eta Maitane Goenaga, Omar Urbieta entrenatzailearen gidaritzapean. Maialen Sudupe baja izango da, azken momentuko kontuengatik.

Oihana, 100 metro estiloan, 100 metro librean, 50 metro bizkarrean, 200 metro estiloan eta 50 metro libre probetan lehiatuko da. Maitane, berrz, 100 metro librean, 100 metro bizkarrean eta 200 metro bizkarrean lehiatuko da.

Goenaga ahizpek denboraldiko lehen hitzordu garrantzitsua dute Bartzelonako Nova de l' Escullera igerilekuan.