Datuak izango dituzte hizpide Trikigiro hitzaldi zikloaren bigarren saioan

Uztarria.eus 2017ko aza. 21a, 12:33
'Trikitixaren euskalduntzea 70eko hamarkadan: Urola Erdiko trikitixaren ekarpena euskal kulturan' hitzaldiko irudia. (Trikigiro)

Gaur izango da Urola Erdiko trikitixa datuetan: trikitilariak, txapelketak eta erromeriak solasaldia, Sanagustin kulturgunean. Bertan, hitza hartuko dute Irati Arangurenek, Haritz Garmendiak eta Laxaro Azkunek. Ibon Errazuk gidatuko du saioa.

Trikigiro kultur elkarteak antolatutako hitzaldi zikloaren bigarren solasaldia izango da gaur, asteartea, Sanagustin kulturgunean. Gaurkoan, datuak eta zenbakiak izango dituzte hizpide hizlariek, Urola Erdiko trikitixa datuetan: trikitilariak, txapelketak eta erromeriak solasaldian. Ibon Errazu arduratuko da aurkezle lanak egiteaz. Hizlariak, berriz, trikitiaren munduarekin harremana duten herriko hiru lagun izango dira: Irati Aranguren, Haritz Garmendia eta Laxaro Azkune. Solasaldia 19:00etan hasiko da, eta antolatzaileek dei egin diete herritarrei bertara animatu daitezen. 

Joan den asteartean hasi zen solasaldi bira. Aurreneko saioanJoseba Tapia, Iñigo Aranbarri eta Joxe Mari Iriondo aritu ziren hizketan, Trikitixaren euskalduntzea 70eko hamarkadan: Urola Erdiko trikitixaren ekarpena euskal kulturan izenburupean. Hurrengo asteartean, berriz, hirugarren eta azken hitzaldia eskainiko du Trikigirok. Trikitixaren orainaz eta etorkizunaz mintzatuko dira, Urola Erdiko trikitixaren lorratza gaur egungo trikitilariengan hitzaldian. Sanagustin kulturgunean izango dira Josu Arrizabalaga Izer, Xabier Etxaniz eta Huntza Taldeko Josune Arakistain. Elkarrizketatzaile, aldiz, Alex Arzelus ariko da.