Izarraitz igeri elkarteak urteko batzarra egingo du bihar

Uztarria.eus 2017ko aza. 21a, 11:34

Sindikatu Zaharrean egingo dute bilkura. Bertan, hizpide izango dituzte, besteak beste, balantze ekonomikoa eta kirol jardueren balantzea.

Bihar, asteazkena, urteko ohiko batzarra egingo du Izarraitz igeri elkarteak. Bilkura Sindikatu Zaharrean egingo dute, eta bi deialdi ditu. Aurrena, 20:00etan izango da, eta 20:15ean bigarrena.

Honako hau izango da batzarreko gai ordena:

  • Aurreko batzarreko aktaren irakurketa eta onespena hala badagokio.
  • 16/17 denboraldiaren balantze ekonomikoa.
  • 16/17 denboraldiaren kirol balantzea.
  • Zuzendaritza batzordearen gehitzea. 
  • Eskaera-galderak.