Hazkunde pertsonalaz solasaldia izango da gaur Loiolako Santutegian

Uztarria.eus 2017ko aza. 21a, 09:07

Barnekotasuna eta hazkunde pertsonala, ezinbesteko baldintzak gizarte konpromisorako izenburupean izango da solasaldia, 19:00etan hasita. Gaztelaniaz izango da gaurko saioa, eta datozen asteetan beste sei hitzaldi ere eskainiko dituzte.

Barnekotasuna eta hazkunde pertsonala, ezinbesteko baldintzak gizarte konpromisorako izenburupean solasaldia izango da gaur, asteartea, Loiolako Santutegian. 19:00etan hasiko da doako saioa, eta liburutegitik sartu beharko da santutegira.

Gaztelaniaz eskainiko dute saioa, eta gaurkoa izango da zazpi hitzalditan aurrena. Datozen asteetan ere izango dira hitzaldiak, eta horietan justizia soziala, komunitatearen dimentsioa eta norbere buruaren ezagutzaz eta barneko dimentsioaz ariko dira solasean.