Elustondo eta Fernandez xakelariei ihes egin die Bigarren Mailara igotzeko aukerak

Uztarria.eus 2017ko aza. 20a, 19:55

Nahiz eta joan den zapatuko jardunaldiak mailaz igotzeko bidea oztopatu dien, oraindik badituzte Bigarren Mailara igotzeko aukerak. Beste parte-hartzaileen emaitzen zain egon beharko dute mailaz igotzen diren ala ez jakiteko.

Azken txanpara iritsi da Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketa. Joan den zapatuan, azaroaren 18an, sariketaren seigarren jardunaldia jokatu zuten Absolutu eta eskualdeko Hirugarren Mailako jokalariek,
Azpeitiko Xake Taldearen egoitzan. Aitor Elustondok eta Juan Carlos Fernandezek aukerak zituzten txapelketako laugarren postuan gelditzeko, eta modu horretan Bigarren Mailara sailkatzeko. Zapatuko jardunaldiaren ostean, baina, mailaz igotzeko aukera asko galdu zituzten, biek galdu baitzituzten zegozkien partidak. Hala ere, badituzte aukerak, eta beste parte-hartzaileen emaitzen zain egon beharko dute mailaz igotzen diren ala ez jakiteko.
 
Absolutu Mailan, Aitor Priya da Azpeitiko ordezkari bakarra. Zapatuan, Aritz Izagirre izan zuen parez pare, eta ezin izan zuen partida irabazi. Ondorioz, preferente mailara igotzeko aukerak galdu ditu. 
 
Eskualdeko Hirugarren Mailan, Gorka Urangak eta Julen Urangak beren partidak irabazi zituzten. Aner Alonso eta Luis Andoni Lazkano taldekideek elkarren aurka jokatu zuten, eta Alonso izan zen gailendu zena. Aitor Elustondok, Juan Carlos Fernandez, Alain Carmonak eta Osama Maraguik jokatutako partidak galdu zituzten.
 
 
Zazpigarren txanda eta 2017ko txapelketen azkenekoa zapatuan izango da, 16:00etan hasita.