Maite Iriartek jokatuko du Emakume Master Cupen Lehen Mailako finala

Uztarria.eus 2017ko aza. 19a, 17:38
Maite Iriarte, Azpeitian jokatu zen jardunaldiko partida batean.

Azpeitiarren arteko lehian nagusitu zaio Iriarte Oihana Orbegozori, gaur eguerdian Berrizen jokatutako finalaurrekoan. Eneritz Arrieta azkoitiarrarekin neurtuko ditu indarrak finalean, abenduaren 6an, Sopelan.

Emakume Master Cup lau eta erdiko txapelketaren finalaurrekoak jokatu dituzte gaur eguerdian Berrizen (Bizkaia). Lehen Mailako txapelketan, jakinekoa zen azpeitiar bat ritsiko zela finalera. Izan ere, Maite Iriarte eta Oihana Orbegozo aurrez aurre izan dira gaur Berrizen, eta Iriarte izan da txapela jokatzeko txartela lortu duena.

Finalean azkoitiar bat, Eneritz Arrieta, izango da Iriarteren aurkaria. Arrietak Iratxe Ibarrari irabazi dio gaurko finalaurrekoa. Elite mailako finala ere erabakita gelditu da gaur Berrizen: Maider Mendizabalek eta Leire Etxanizek jokatuko dute.

Emakumeen lau eta erdiko txapelketaren bi finalak abenduaren 6an jokatuko dituzte, Sopelan (Bizkaia).