Azoka Plazan ospatu du Bandak Santa Zezilia

Uztarria.eus 2017ko aza. 18a, 20:54

Azpeitiko Musika Bandak gaurko egunera aurreratu Santa Zeziliaren aurtengo ospakizuna. Kalejiran ibili ondoren, 19:00etan Azoka Plazan elkartu dira, kontzertua emateko. Ez ohiko eszenatokia izan du, beraz, Bandak, baina ikusleek ondo erantzun dute. Musikariak espazioaren erdian zirela, bueltan jarritako eserlekuak hartu dituzte gehienek, baina ez dira gutxi izan emanaldia zutik jarraitzea erabaki dutenak.

Musikarien zaindariaren egunean, asteazkenean, Juan Antxieta Musika Eskolakoen txanda iritsiko da.