Plazatarrak egitasmoan sukaldaritza saioa egin dute

Uztarria.eus 2017ko aza. 18a, 12:12

Hainbat haur eta guraso elkartu ziren atzo, ostirala, Plazatarrak egitasmoko sukaldaritza saioan parte hartzeko. Plazatarreko begiraleek lagunduta hainbat jateko prestatu zuten: sandwichak, hanburgesak, gazta tarta, krepak, madalenak, fruitu brotxetak, pizza, arrautza beteak...

Plazatarrak egitasmoa hilean behin egiten dute, ostiral arratsaldetan. Era askotako ekintzak egiten dituzte: herri kirolak, jolasak, bizikleta irteerak...