Sammic-Castello partidarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2017ko aza. 17a, 16:23

ISBko mutilek igandean jokatuko dute Urrezko LEB ligako partida, 18:00etan hasita, Azpeitiko kiroldegian. Izaskun Uzinek irabazi ditu bi sarrerak.

Sammic Hosteleria ISBko mutilek hitzordua dute igandean, azaroaren 19an, Azpeitiko kiroldegian. Castelloko (Herrialde Katalanak) taldea izango dute parez pare, 18:00etan hasita, eta partida horretarako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak. Izaskun Uzinek irabazi ditu bi sarrerak.

Sammic-eko mutilek eta Añareseko neskek etxean partidak jokatzen dituzten asteetan, neurketa bakoitzerako bina sarrera zozkatuko ditu komunikazio taldeak.

Uztarriaren zozketak

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako zozketa gehiago egin ohi ditu urtean zehar, hala nola kontzertuetarako sarrerena, antzerkietako sarrerena, liburuena... Beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide, urtean 30 euro ordainduta. Horretarako deitu 943-15 03 58 telefonora edo idatzi mezu bat uztarria@uztarria.eus helbidera, eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.