'Iritsiko Da' abestiaren bideoklipa kaleratu du The Friday's Crew taldeak

Uztarria.eus 2017ko aza. 17a, 13:36

The Friday's Crew taldeak Iritsiko Da abestiaren bideoklipa kaleratu du gaur. Hain zuzen ere, taldearen laugarren diskoaren, Harresien gainetiken, aurrerapena da ikus-entzunezkoa. Xanti Agirrezabala aktore azpeitiarra da bideoklipeko protagonista, eta Xoxote inguruko parajeetan grabatu dituzte irudi batzuk. Durangoko Azokan aurkeztuko du disko berria Azpeitiko taldeak. Izan ere, abenduaren 8an, azokaren barruan egiten den Ahotsenea plazan kontzertua eskainiko du, 17:00etatik 17:30era bitartean.

Urola Kostako Hitzak duela aste batzuk elkarrizketatu zuen Markel Elias The Friday's Crew taldeko abeslaria. Honako lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa.