400dik gora lagun Sanagustinen Gorka Urbizuren eta Gotzon Barandiaranen emanaldian

Uztarria.eus 2017ko aza. 17a, 12:19

Sanagustin kulturgunea jendez bete zuten atzo iluntzean Gorka Urbizu abeslariak eta Gotzon Barandiaran idazleak Azpeitia DA! emanaldiarekin. Durangoko Azokaren Ahotsenearen 10. urteurrena dela-eta antolatutako musika eta poesia saioak 400dik gora lagun elkartu zituen. Kantuak eta poesia irakurketak tartekatuta, ordubete inguruko saioa eskaini zuten Urbizuk eta Barandiaranek. Lekunberrikoak, gitarra akustikoa eskutan, Berri Txarraken eta Katamaloren abestien moldaketak jo zituen. Larrabetzukoak, berriz, bere eta besteren testuak errezitatu zituen; tartean, baita Jose Luis Otamendi azpeitiarraren bat ere.

(Argazkia: Ihintza Elustondo)