Haur masaje ikastaro irekia emango dute Iraurgi Ikastetxean

Uztarria.eus 2017ko aza. 17a, 11:51

Haurdunei eta 0-1 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzenduta dago. Bi saio emango dituzte, azaroaren 27an eta abenduaren 4an, 16:00etan. Asteazkena baino lehen eman behar da izena.

Haur masaje ikastaroa antolatu dute Iraurgi ikastetxean. "Masajeak dituen onurez gain, seme-alaben heziketan garrantzitsuak diren hainbat gairen inguruko solasaldiez gozatzeko aukera ere izango da: haurren garapen psikomotorea, haurrak bere ingurunea esploratzeak duen garrantzia, eta abar", azaldu dute antolatzaileek.

Haurdunei eta 0-1 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzenduta dago ikastaroa. Bi saio emango dituzte, azaroaren 27an eta abenduaren 4an, 16:00etan. Asteazkena baino lehen eman behar da izena, 943-816380 telefono zenbakira deituta edota administrazioahh@iraurgi.com helbide elektronikora idatzita; taldeak mugatuak izango dira. Ikastaroaren prezioa 25 eurokoa da.